Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Beran abenduaren 1ean

TTIPI TTAPA 2012ko abenduaren 4a

Txapeldun eta azpitxapeldunek ez ezik, alebin arteko pilotari guziek bere saria jaso zuten. Aitor Arotzena

52 bikote aritu dira txapelketan

Bortzirietako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako zortzi finalak abenduaren 1ean, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan. Ikusi argazkiak

Bortzirietako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako zortzi finalak abenduaren 1ean, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan. Ikusi argazkiak

Honela, aurrebenjamin edo ttikien mailan, Berako Gure Txokoako Adei Villamea eta Andde Maritorenak 18 eta 13 irabazi zieten Lesakako Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxeberriari.

Benjamin edo Umeak B mailan, Ekaitzako Beñat Andueza eta Gure Txokoako Unai Lluziak 18 eta 8 irabazi zieten Arkupeko Jonan Berrozpe eta Mattin Lekuonari.

Benjamin edo Umeak A mailan, Gure Txokoako Iker Osuak eta Asier Latorrek 18 eta 17 irabazi zieten Txarutako Ibai Bailarena eta Xuban Iturregiri.

Kimuak edo alebin mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18 eta 17 irabazi zieten Arkupeko Antton Petrirena eta Asier Larralderi.

Infantil edo Haurrak B mailan, Txarutako Ander Zelaieta eta Aimar Ariztegik 18 eta 4 irabazi zieten Arkupeko Mikel Galardi eta Gure Txokoako Oier Larretxeari.

Infantil A mailan, Oiartzungo Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriak 18 eta 7 irabazi zieten Sarako Aritz Lekuona eta Unai Iribarren-i.

Kadeteetan, Igantziko Biltokiko Oian Canabal eta Gure Txokoako Ibai Ros-ek 18 eta 16 irabazi zieten Txarutako Enaitz Antso eta Arkupeko Julen Palenzuelari.

Jubeniletan, azkenik, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Oiarpeko Andoni Floresek 18 eta 16 irabazi zieten Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Xabi Mendyri.

Guzira 52 bikote aritu dira txapelketa honetan, zortzi kategoriatan banatuak. Bortz herrietakoak ez ezik, Txaruta, Hondarribia, Oiartzun, Sara, Senpere, Urruña eta Donibane Lohizunekoak aritu dira.

Sari banaketan, Bera eta Lesakako udal ordezkariekin batera, Jon Apezetxea Goizuetako pilotari profesionala eta Sebastian Oiartzabal Berako pilotari ohia izan ziren, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun