“Errepresioa ez da bidea” goiburupean manifestazioa eginen da abenduaren 2an Lesakan

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 21a

Abenduaren 2rako manifestazioa iragarri dute Lesakan. Aitor Arotzena

Beñat Atorrasagasti eta Joseba Iturbideren atxiloketak salatuz, konponbide garaia dela azpimarratuko da

«Errepresioa ez da bidea. Euroagindurik ez!. Konponbide garaia da» lemapean manifestazioa deitu dute abenduaren 2rako Lesakan. Hitzordua 18:00etan izanen da Plaza Zaharrean.

«Errepresioa ez da bidea. Euroagindurik ez!. Konponbide garaia da» lemapean manifestazioa deitu dute abenduaren 2rako Lesakan. Hitzordua 18:00etan izanen da Plaza Zaharrean.

Azaroaren 20an Herriko Etxean egindako aurkezpenean aipatu zutenez, «Lesakako herrian, azken hilabeteotan, bertze bi atzaparkada errepresibo jasan ditugu. Estatu espainiar zein frantsesak, herri honetan zabaldu den ario politiko berriari entzungor eginez, bertze bi lesakarren aurka egin dute, herri ttiki honetako errepresaliatuen zerrenda berez luzea are gehiago luzatuz». Beñat Atorrasagasti Eskozian atxilotu zuten uztailean eta edozein unetan espainiaratu eta frantziaratu dezakeen euroagindu eskari bati aurre egin behar dio.

Berrikiago Joseba Iturbide ere atxilotu dute frantziar estatuan. Agerraldian aipatu zutenez, «Ipar Euskal Herrian gehiengo zabal baek Euskal Herriaren aitortza instituzionalaren alde egin duen honetan, Parisek makilaren errezeta zaharrarekin jarraitzea deliberatu du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun