Berako XIV. Kafe antzerki zikloaren azken emanaldia ortziral honetan, azaroaren 23an izanen da. Bidaxka ostatuan, 22:00etan, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa arituko dira, ‘Xentimorik gabe’ antzezlanarekin. Ray eta Nick-en paperean arituko dira, herrialdez herrialde ibili diren bi musikari arrakastatsu izanen dira. Azken bi hamarkadetan, Frantzia, Amerika, Errusia, Kamerun, Mongolia... bisitatu dituzte. Baina, herrimina sentitzen dute. Honorio doktoreak etxera itzultzea gomendatu die. Bidaia bateko oroitzapenak, itzulerako sentsazioak... denak nahasten dira umore punttuarekin Agirre eta Tolosaren antzezlanean.