Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, ekintza ugari Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 20a

Bortzirietako bortz herrietan ekimenak antolatu dituzte aste honetan.

Azaroaren 21ean lehenengoa, Bilgune Feministako kideek hitzaldia eskainiko dute Lesakan

Azaroaren 25aren arira eginen diren ekintzak, Bortzirietako herri guztietara iritsiko dira lehenengoz. Aste honetan zehar, Lesaka, Bera, Arantza, Igantzi eta  Etxalarren hitzaldiak, antzezlana, mahai ingurua, elkarteratzeak eta dokumental emanaldia antolatu dituzte. Lehenengoa azaroaren 21ean, Lesakan. Bilgune Feministako kideek hitzaldia eskainiko dute Bilera aretoan. Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera 'Indarkeria motak identifikatzen ditugu?' lemapean. Gaiaren inguruko informazioa eman eta hausnarketa bultzatu nahi dute.

Azaroaren 25aren arira eginen diren ekintzak, Bortzirietako herri guztietara iritsiko dira lehenengoz. Aste honetan zehar, Lesaka, Bera, Arantza, Igantzi eta  Etxalarren hitzaldiak, antzezlana, mahai ingurua , elkarteratzeak eta dokumental emanaldia antolatu dituzte.

Azaroaren 21ean, asteazkenean, Bilgune Feministako kdeek hitzaldia eskainiko dute Lesakako Bilera aretoan. Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera 'Indarkeria motak identifikatzen ditugu?' lemapean.  Gaiaren inguruko informazioa eman eta hausnarketa bultzatu nahi dute.

Azaroaren 23an 'Prostituzioaren inguruko eztabaida izanen da Beralandetan arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. Prostituzioan jarduten duen eta Una mala mujer. La prostitución al descubierto liburua idatzi duen Montse Neirak solasaldia eskainiko du. Eztabaidarako ekitaldi aproposa izanen da, prostituzioaren aurka dagoen Mujeres Progresistas taldeko Ainhoa Aznares ere bertan izanen baita eta kontra eginen dio. Ondotik mahaingurua irekiko da solasaldira hurbiltzen direnentzat.

Azaroaren 24an Arantzako Baskulan, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera, zine foruma eginen dute Amazonas dokumentalarekin. Ondoren Yolanda Yanez Nasmientok mahaingurua bideratuko du.

Azaroaren 25ean. Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna denez, ekitaldiak izanen dira Bortzirietako bortz herrietan.

Igantzin, arratsaldeko 16:00etan Baratzondon, Susanaren Iraultza antzezlana ikusteko aukera izanen da. Ondoren, frontoian txokolte bero bat bizkotxoakin eskainiko da.

Arantzako plazan goizeko 12:00etan, elkarteratzea eginen dute. Plaza apainduko dute eta ondoren kalejira eginen dute herriko karritetatik barna. Berriz plazara itzultzean, aldarrikapenen irakurketa eta neskek egokitutako kanta abestuko dute.

Lesakako eta Berako plazetan, emakumeendagako indarkeriaren aurkako elkarteratzeak eginen dituzte eguerdiko 13:00etan.  Etxalarko plazan ere eginen dute, baina ordu erdi lehenago, 12:30ean.

Abenduaren 5ean 12:15ean, Berako Toki Ona Institutuan, Amodio erromantikoaren kontzeptuaz hitz eginen dute eta galdera hau plazaratuko dute 'amodio erromantikoak, bortizkeria antzematea sahiesten al du? Zaloa Basabe Gutierrezen gidaritzapean izanen da saioa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun