Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak abenduaren 1ean jokatuko dituzte Beran

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 27a

Zortzi finalak jokatuko dira larunbat goizean Berako Eztegara pilotalekuan. Artxiboko argazkia

Zortzi kategorietako finalistak erabaki dira

Bortzirietako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako zortzi finalak abenduaren 1ean, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan. Joan den asteburuko eta astearteko errekuperazio jardunaldiaren ondotik, kategoria guzietako finalistak erabakiak daude.

Bortzirietako eskuz binakako hamabigarren pilota txapelketako zortzi finalak abenduaren 1ean, larunbat goizeko 09:30etik aitzinera jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan. Joan den asteburuko eta astearteko errekuperazio jardunaldiaren ondotik, kategoria guzietako finalistak erabakiak daude.

Honela, aurrebenjamin edo ttikien mailan, Berako Gure Txokoako Adei Villamea eta Andde Maritorenak, Lesakako Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxeberriaren kontra jokatuko dute finalean.

Benjamin edo Umeak B mailan, Ekaitzako Beñat Andueza eta Gure Txokoako Unai Lluzia, Arkupeko Jonan Berrozpe eta Mattin Lekuonaren kontra ariko dira.

Benjamin edo Umeak A mailan, Txarutako Ibai Bailarena eta Xuban Iturregi, Gure Txokoako Iker Osua eta Asier Latorreren kontra ariko dira.

Kimuak edo alebin mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeak Arkupeko Antton Petrirena eta Asier Larralde izanen dituzte arerio.

Infantil edo Haurrak B mailan, Txarutako Ander Zelaieta eta Aimar Ariztegi, Arkupeko Mikel Galardi eta Oier Larretxearen kontra ariko dira.

Infantil A mailan, Oiartzungo Oiarpeko Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberria, Sarako Aritz Lekuona eta Unai Iribarrenen kontra ariko dira.

Kadeteetan, Txarutako Enaitz Antsok eta Arkupeko Julen Palenzuelak, Igantziko Biltokiko Oian Canabal eta Gure Txokoako Ibai Ros izanen dituzte arerio eta jubeniletan, azkenik, Gure Txokoako Xabi Alkasena eta Xabi Mendy, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Oiarpeko Andoni Floresen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun