133 argazki aurkeztu dira Beti Gazteren argazki lehiaketan

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 20a

Jon Martinezen «Elkarri begira» argazkiak irabazi du herriko egile onenaren saria. Jon Martinez

Abenduaren 3ra bitarte ikusgai izanen dira Lesakako elkartearen egoitzan

José Lara Cordobések irabzai du Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako argazki lehiaketa “Paisaje interior 1” izeneko argazkiarekin. Lehiaketak arrakasta handia izan du eta Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Alikante, Errioxa, Katalunia, Madril, Zaragoza eta Valentziako 46 argazkilarik 133 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara.

José Lara Cordobések irabzai du Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako argazki lehiaketa Paisaje interior 1 izeneko argazkiarekin. Lehiaketak arrakasta handia izan du eta Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Alikante, Errioxa, Katalunia, Madril, Zaragoza eta Valentziako 46 argazkilarik 133 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara.

Epaimahaia Jasone Telletxea lesakarrak, Iruñeko Iñaki Begiristainek eta Patxi Iriarte iruritarrak osatu dute eta beraien erranetan, «kalitate aldetik maila nahiko altua izan da eta bidalitako lanean artean argazki bikainak ziren, bai paisaiak, bai erretratual, baita kirol argazkiak eta joera modernoko argazkiak ere».

Aipatu bezala, lehen saria Jose Lara Cordobések eskuratu du eta beretzat izan dira 300 euroak eta garakurra; bigarren saria, 200 euro eta garaikurra, José Beut Duatoren Calma 2 argazkiarentzat izan da. Kirol argazki hoberenarentzako saria Jose Antonio Palacios-entzat izan da, Korrikolari argazkiarekin. Sari berezia eskuratu du.

Azkenik, Lesakako egile onenarentzako saria, 150 euro eta garaikurra, Jon Martinezek eskuratu du Elkarri begira argazkiarekin.

 

Erakusketa abenduaren 3a bitarte

Lehiaketan parte hartu duten argazki guziak Beti Gazteren egoitzan daude ikusgai abenduaren 3a bitarte. Erakusketa astelehenetik larunbata arte, 19:00etatik 20:30era eta igandetan 11:30etik 13:00etara egonen da zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun