“Gure xokotan, azaroa bertsotan” izenburupean, zenbait bertso saio eta ikastaro antolatu ditu Bortzirietako bertso eskolak, Lesakako Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz. Larunbat honetan, azaroaren 17an, 20:00etan gaztain jateko eta sagardoa edateko aukera izanen da Lesakako Basurde elkartean, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta Josu Goikoetxea gai-jartzailearekin.
Saio idekia izanen da, ez da inon apuntatu behar, agertu eta kitto. Gaztainak borondate truke banatuko dira eta edaria elkarteko prezioan.
Bertso kontuekin segituz, azaroaren 29an, eguerdian, feritako saioa eskainiko dute plazan Xebaxtian Lizaso eta Amets Arzallusek.
Eta abenduan eginen den Bortzirietako taldekako bertso txapelketaren prestaketetan ere hasiak dira.