Autodefentsa tailerra izanen da larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 16a

Adin guztietako emakumeei zuzendutako saioa da

Emagintza elkarteko emakumeek, emakumeen aurkako indarkeria izanen dute hizpide. Aholkuak, jarraitu beharreko pautak... emanen dituzte. Koskontako bidea 7-2an goizeko 9:30etik 13:30era, adin guztietako emakumeei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.

Azaroaren 17n, larunbatean, goizeko 9:30etik aitzinera autodefentsa tailerra eginen dute Lesakan. Emagintza elkarteko emakumeek hiru orduko iraupena duen saioan gai hauek landuko dituzte: indarkeria kasu baten aitzinean nola erantzun, nola babestu indarkeria jasan duen emakumea, elkartasun feminista, indarkeriari modu kolektiboan erantzun beharra, prebentzioa zertan den... Adin guztietako emakumeei zuzendutako saioa da, sohainik izanen da. Koskontako bidea 7-2an izanen da tailerra, osasun etxearen aitzinean eta futbol zelaiaren alboan dagoen etxebizitzan. Izena emateko epea gaur, azaroaren 16an, akituko da, 948638007 edo Lesakako parekidetasun batzordeko kideekin zuzenean harremanetan jarrita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun