Olentzerok piztuko du Lesakako txondorra igande honetan

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 15a

Lana gogotik egin dute azken asteotan Lesakan, txondorra prestatzen. Aitor Arotzena

Besta giroan eginen da ekitaldia 13:00ak aldera

Hasiera batean joan den igandean pizteko asmoa bazuten ere, eguraldi euritsua zela eta gibeleratu eta azkenean Lesakako Landazelaietan egin duten txondorra azaroaren 18an, igandean piztuko dute Arrano elkarteko kideek. Horretarako zenbait ekitaldi prestatu dituzte.

Honela, 12:30ean Olentzero, txistulariekin, Eskol-Ttikitik txondorrera joanen da. Txondor inguruan ere musika izanen da, baita bertsolariak eta txalaparta ere. 13:00etan Olentzerok txondorra piztuko du eta ondotik luntxa eskainiko da. Arratsaldean lehenengo “betarri” lana eginen da eta 17:00etan, txondorra nola mantentzen den ikusi nahi duenak agertu bertzerik ez du egin behar.

Hemendik aitzinera ere zaintze lanetan txandaka ariko da jendea, eta helburua, olentzero egunerako bertan egindako ikatza izatea da. Lesakako Arrano elkarteak, “Kabi bat, hamaika hegada” lelopean bere 25. Urteurrena ospatzeko egiten ari den ekitaldi ugarien artean azkenekoa da txondorrarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun