Bertze urte batez Xorroxin irratia izanen da Landagain eskolan. 6. mailakoak arituko dira aurkezle eta teknikari lanetan, baina eskola guztiak parte hartuko du; 3 urtekoetatik hasita 12 urtekoak arte. Eguneko albiste garrantzitsuenak eman, ingelesezko eta euskarazko kantuak kantatu, olerkiak eta bertze hainbat sorpresa.