Ametsari tira ta tira, gaztetxe herrira eta Mugi hadi gazte leloetan oinarrituz, Gazte Asanbladak gaztetxe baten beharra aldarrikatu nahi izan du eta horretarako apirilean antolatutako Gazte Egunean egindako murala jarri dute. «Herriko gazteak laguntzeaz gain, lan hau ezingo genuke aurrera eraman bertze herritar batzuen laguntzarik izan gabe«, adierazi dute. Bertzetik, kultur talde ezberdinez osaturiko auzolan talde bat sortzeko beharra ikusten du asanbladak, talde berri horrekin, herriak behar dituen moldaketak egiteko. Hori aitzinera eramateko, herritar guztien parte hartzea beharrezkoa ikusten dute.