“Gure xokotan, azaroa bertsotan” izenburupean, zenbait bertso saio eta ikastaroa antolatu ditu Bortzirietako bertso eskolak, Lesakako Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz.
Hasteko, azaroaren 3an bertso saioa eskainik zuten Andra Mari egoitzan Ioar Tainta, Iban Garro, Eneko Fernandez eta Xabi Maiak. Azaroaren 9an, Jon Maiak doinua eta kantaerari buruzko ikastaroa eskaini zuen ikastolan.
Aitzinera begira, azaroaren 17an, larunbatarekin, 20:00etan gaztain jatea eginen da Basurde elkartean, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia eta Josu Goikoetxearekin.
Azaroaren 29an, eguerdian, ferietako saioa eskainiko dute plazan Xebaxtian Lizaso eta Amets Arzallusek. Eta abenduan eginen den Bortzirietako taldekako bertso txapelketaren prestaketetan ere hasiak dira.