Arcelor Mittaleko zuzendaritza eta langileen batzordearen arteko negoziazioak etetea erabaki zuen enpresak azaroaren 5ean. Berriki onartu den Lan Erreformak eskaintzen dion aukeraz baliatuz, indarrean dagoen lan hitzarmena ez du beteko enpresak eta horrek zenbait ondorio ekarriko ditu lantegietan: datozen hiru urteetan ez dela soldatarik igoko eta %6an igoko direla lan orduak. Langileen batzordea ados zegoen 2013an soldata izoztearekin, baina 2014an %1,5eko igoera eta 2015ean %3koa proposatzen zuen, irabazien arabera.