Lurraren Eguna giro ederrean ospatu zen

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 14a

Aitor AROTZENA

Giro ederrean joan zen 26. Lurraren Eguna. Ehun eskulangileren eta elikadura produktuen postu baino gehiago paratu zen. Gazta lehiaketan 15 ale aurkeztu ziren eta horien artean, Garmendikobordako Sokorro Almandozek irabazi zuen lehen saria, 220 euro eta Zalain jatetxean afaria. Bigarren saria, 100 euro, Arantzako Serorenbordako Margarita Madariagak. Sagardo lehiaketara, berriz, 18 botil sagardo aurkeztu ziren eta horien artean, Lesakako Lokarinbordako Imanol Lopezek eskuratu zuen 200 euroko lehen saria. 100 euroko bigarren saria ere Lesakara joan zen, Aialdeko Alberto Otxotekok eskuratu baitzuen. Be­ttoka Elkarteak egindako zozketan 257 zenbakiak irabazi du 5 kilo haragiko saria. Txartelaren jabeak 636520627 telefonora deitu behar du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun