Prostituzioaren inguruko eztabaida izanen da Beralandetan

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 14a

Lan horretan ari den Montse Neira eta prostituzioaren kontra dagoen Ainhoa Aznarez izanen dira

Prostituzioan jarduten duen eta Una mala mujer. La prostitución al descubierto liburua ida­tzi duen Montse Neirak solasaldia eskainiko du azaroaren 23an, ortziral arratsaldeko 6:00etatik aitzinera Beralandetan. Eztabaidarako ekitaldi aproposa izanen da, pros­tituzioaren aurka dagoen Mujeres Progresistas taldeko Ainhoa Aznarez ere bertan izanen baita eta kontra eginen dio. Ondotik, mahaingurua irekiko da solasaldira hurbiltzen direnekin. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun