Bortzirietako solaslagunaren aurkezpen ekitaldia azaroaren 16an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 14a

Matxinbeltzenea Egoitzan, arratsaldeko 19:30ean

Proiektuan parte hartu edo gehiago informatu nahi dutenei hitzaldira eta ondorengo luntxera agertzeko deia egin diete antolatzaileek.


Bortzirietako solaslagunaren aurkezpena ortziralean, azaroaren 16an izanen da. Lesakan arratsaldeko 19:30ean, Bortzirietako Euskaltegiko Matxinbeltzenea Egoitzan, aurkezpen hitzaldia eta ondoren luntxa izanen da. Proiektuan parte hartu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi dutenei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek. Aurten Malerrekako Mankomunitateaz gain, Baztango Udala eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ere egitasmoa bultzatzen ari dira. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte-hartzea erabat debaldekoa da. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dutela aipatzen dute antolatzaileek eta horregatik jendea egitasmoan parte hartzera animatu nahi dute, bai euskaldun zaharrak eta baita euskaldun berriak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun