‘Pura vida’ dokumentala ikusgai Berako Kultur Etxean azaroaren 17an

Ttipi-Ttapa 2012ko aza. 14a, 10:04

'Pura vida' dokumentalak Otxoa de Olzaren erreskate saiakera biltzen du.

Annapurnan Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarra erreskatatzeko saiakera biltzen du dokumentalak

2008an Annapurnara igotzen ari zirenean, Otxoa de Olzak biriketako isuri bat jasan zuen eta  7400 metroko altueran mugitu ezinik geratu zen. Berarekin batera 14 alpinista zeuden eta nafarraren bizia salbatzen saiatu arren, ez zuten lortu. Erreskate saiakera hori kontatzen du Migueltxo Molina eta Pablo Iraburu zuzendarien dokumentalak. Berako Kultur etxean bi saio izanen dira: 19:00etan euskaraz eta 20:30ean gazteleraz. Sarrera 4 euro kobratuko da eta lortzen den dirua Otxoa de Olzak sortu zuen SOS Himalaya Fundaziora bideratuko da.


Iñaki Otxoa de Olza mendizalea protagonista duen dokumentala ikusgai izanen da, larunbatean, Berako Kultur Etxean. Manttale Mendi Lasterketa Taldeak bi saio antolatu ditu, lehenengoa arratsaldeko 19:00etan euskaraz eta bigarrena arratsaldeko 20:30ean gazteleraz.

2008an Annapurnara igotzen ari zirenean, Otxoa de Olzak biriketako isuri bat jasan zuen eta  7400 metroko altueran mugitu ezinik geratu zen. Berarekin batera 14 alpinista zeuden eta nafarraren bizia salbatzen saiatu arren, ez zuten lortu. Erreskate saiakera hori kontatzen du Migueltxo Molina eta Pablo Iraburu zuzendarien dokumentalak. 88 minutuko iraupena duen lanak mendizaleen testigantzak biltzen ditu eta lehenago inoiz ikusi ez diren irudiak jasotzen dira. Filma protagonisten jatorrizko hizkuntza filmatu zuten.

Sarrera 4 euro kobratuko da eta lortzen den dirua Otxoa de Olzak sortu zuen SOS Himalaya Fundaziora bideratuko da. Nepal, Pakistan eta Tibeteko haur behartsuei laguntzeko helburuarekin sortu zuen Otxoa de Olzak fundazioa.

Arena Comunicación eta Txalap.art-ek ekoiztutako filman kritika eta sari ugari lortu ditu irailean estreinatu zutenetik. Besteak beste, Donostiako Zinemaldiko Zinemira saria lortu dute.

Manttale ttiki laguntzeko afariak

Bertzalde, Manttale mendi lasterketa taldeak, Ibardingo Mendiko jatetxearekin batera atlestimo eskolari laguntzeko ekimena jarri du abian. Abenduaren 23an eta urtarrilaren 7an Ibardingo jatetxeak ematen dituen afarietako diruaren zati bat, Mattale ttiki eskolara bideratuko du. Afarira joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute telefonoz deituta (Mendiko 948 630302 edo Benta Berri (948 630708).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun