Lesakako Jubilatuen Eguna ospatu zen azaroaren 9an

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 12a

Dantzariak eta omenduak plazan. Aitor Arotzena

Iker Taintak Aurreskua dantzatu zien plazan aurten 85 urte bete eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituztenei

Lesakako San Fermin elkarteak antolatutako Jubilatuen Eguna ospatu zen joan den ortziralean eta aurten 85 urte bete dituzten bazkideak eta Urrezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteak omentzeko aprobetxatu zuten. Meza ondotik, Aurreskua dantzatu zien Iker Taintak omenduei plazan.

Ondotik, bazkaria izan zuten frontoian eta bazkalondoan berriz ere orioigarriak eta opariak eman zizkieten. Gero, San Fermin elkarteak urtean zehar antolatutako txapelketetako sariak banatu zituzten eta dantzaldia izan zen Xalbador Madariaga akordeolariaren eskutik.

Omenduak

Aurten 85 urte bete dituztenak, Avelina Alzugarai Portu, Jose Antonio Andueza Larralde, Sahara Hortensia Aracues Arranz, Margarita Aiertza Bereau, Gregoria Galzagorri Jorajuria, Martina Goia Etxepeteleku, Antonio Mendegia Maritxalar eta Victoria Pikabea Alzugarai dira. 50 urte ezkondurik egin dituzten senar-emazteak, berriz, Eusebio Igoa Mitxelena eta Maria Luisa Portu Iraola, Jose Mitxelena Abanz eta Consuelo Aldaraborda Iparragirre eta Enrique Perez Fernandez eta Beatriz Olaetxea Gue dira. Denek ez zuten ekitaldian parte hartzerik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun