Pasa den ortziralean, azaroaren 9an, hasi zen Berako kafe antzerki zikloa. Jendea andana bildu zen, "Bertze aldekoak" emanaldia ikustera. Datorren ortziralean, azaroaren 16an, izanen da kafe antzerki zikloaren bigarren saioa. Oraingoan, gaztetxean paratuko dute antzeztokia. Kaxernara hurbiltzen direnek, Morritson eta Gartzia pertsonaien istorioak izanen dituzte zain. Jon Urraza eta Jon Zubiaba ‘Osoron’ antzezleen eskutik ‘Morrison eta Gartzia: kultuko antzezlana’ izanen da ikusgai. Aspaldiko lagunak biak, Gartzia bikote gabe eta ondorioz, etxe gabe geratu den sortzaile alternatiboa da. Morritson berriz, rockero basati izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabil eta bikotekidearekin hipotekatua bizi da. Berriz elkartuko dira antzezlan urratzaile bat sortzeko eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako batez ere.