Iazko guraso eskolak izandako arrakasta ikusita, aurten ere saio bat egitea erabaki dute. Astelehenean, azaroaren 12an, arratsaldeko 17:30ean izanen da Berako Kultur Etxean. Neus Albertos Meri, Berdintasuneko teknikariak, pertsona autonomo eta independenteak hazten ikasteko aholkuak emanen ditu. Guraso eta irakasleei zuzendutako saioa da. 'Nire burua zaintzen dut, norbaitek ni zaintzea ere atsegin dut baina nik ez dut inor zaintzen' da aukera duten leloa. Hortatik abiatuta, hausnarketarako aukera ematen duen hitzaldia dela diote antolatzaileek. Ludoteka zerbitzua eskainiko da, horretarako aldez aurretik izena eman beharko da 948 635036 telefonora deituta.