Bortzirietako XII. Eskuz binakako pilota txapelketa urriaren 19an abiatu zen. Urtero bezala, bortz herrietako pilotalekuetan adin ezberdinetako pilotarien partidak ikusten ari dira asteburuero eta aurten, lehen aldiz, jubenil mailakoak ere arituko dira.
Denera 52 bikote lehiatuko dira hasierako ligaxkan zortzi kategoria ezberdinetan: aurrebenjaminak, benjamin A eta B, alebinak, infantil A eta B, kadeteak eta jubenilak. «Ikusten da Bortzirietako pilota eskolak bere fruitua ematen ari dela eta elkarrekin egiten duten entrenamenduak garrantzitsuak direla. Horregatik, momentuan baditugu bortz herrietan kadete sail bat eta jubenilak aspaldiko partez. Iparraldetik ere gero eta pilotari gehiago etortzen dira, bai entrenatzera, baita txapelketa jokatzera ere», diote eskolatik.
Bortz herrietako pilotariak ez ezik, Oiartzun, Hondarribia, Baztan, Sara, Senpere, Urruña eta Donibane Garaziko pilotariak ere ari dira. Finalak, dena ongi badoa, abenduaren 1ean jokatuko dira.