Azaroaren 1eko XVII. Baserritarren Egunak hasiera emanen dio Udazkeneko Kulturaldiari Arantzan

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 31

Hainbat produktu dastatzeko eta erosteko aukera izanen da frontoian. Artxiboko argazkia

Larunbatean filme emanaldia eta bertso afaria izanen dituzte

Aurten ere, baserritarren eguna azaroaren 1ean izanen da. Ekaitza Elkarteak, ohi bezala, eguna prestatzeko gutuna bidali du etxez etxe, goizeko merkatuan herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Azkenean, herritarren partehartzerik gabe zaila izanen baita azoka antolatzea.

Aurten ere, baserritarren eguna azaroaren 1ean izanen da. Ekaitza Elkarteak, ohi bezala, eguna prestatzeko gutuna bidali du etxez etxe, goizeko merkatuan herritarrak parte hartzera gonbidatuz. Azkenean, herritarren partehartzerik gabe zaila izanen baita azoka antolatzea.

Hamazazpigarren edizio honetan ere, etxe nahiz baserrietan egin eta hazitako hainbat produktu, eskulan eta azienda erakustea nahi da elkartetik, funtse­an hori baita egunaren helburua: bertan egiten dena plazan erakustea.

Goizean herriko plaza eta frontoian aziendak, barazkiak, fruituak, gozoakiak, opilak, zerrikiak, gaztak, artisau lanak… denetarik ikusgai eta salgai izaten dira. Zortzigarren ardi gazta lehiaketa ere eginen da aurtengoan.

Baserritarren egunekoa Euskara Batzordeak antolatzen duen udazkeneko kulturaldian kokatzen da. Aurten azaroaren hasierako asteburuan eta ondoko egunetan izanen dira kultur egunak.

Azaroaren 3an, larunbata, bi ekintza izanen dira. Batetik, arra­tsaldeko 06:00etan eta Baskulan, Urte berri on, Amona filme emanaldia izanen da. Arratsean berriz, Hodei Barroso eta Sustrai Colina be­r­tsolariekin afaria izanen da Ekaitza elkartean.

Hurrengo astean, azaroaren 6an, asteartea, 19:30­ean Zahar Txokon, Goizuetako gazteek beren herriko txondorraren inguruko bideoa eta solasaldia eskainiko dituzte.

Azkenik, azaroaren 8an, ortzegunean, Nafarroaren konkistari buruzko bi hitzaldi emanen ditu Fermin Sanchez Aburuzak: 18:00­etan haurrei zuzenduta­koa izanen da eta 19:00­etan, DBHtik ai­tzinera ikasten duten gazteentzat eta helduentzat izanen da. Solasaldiak irauten duten bitartean, haurrak zainduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun