Zenbait bertso saio eta ikastaro antolatu ditu Bortzirietako Bertso Eskolak azarorako

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 31

Larunbat arratsaldean saioa izanen da Lesakako Andra Mari egoitzan

“Gure xokotan, azaroa bertsotan” izenburupean, zenbait bertso saio eta ikastaroa antolatu ditu Bortzirietako bertso eskolak, Lesakako Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz.

“Gure xokotan, azaroa bertsotan” izenburupean, zenbait bertso saio eta ikastaroa antolatu ditu Bortzirietako bertso eskolak, Lesakako Udalaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz.

Hasteko, azaroaren 3an, larunbat arratsaldeko 17:00etan bertso saioa eskainiko dute Lesakako Andra Mari egoitzan Ioar Tainta, Iban Garro, Eneko Fernandez eta Xabi Maiak.

Azaroaren 9an, ortziralarekin, Jon Maiak ikastaroa eskainiko du doinua eta kantaerari buruz, 17:30ean ikastolan.

Azaroaren 17an, larunbatarekin, 20:00etan gaztain jatea eginen da Basurde elkartean, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia eta Josu Goikoetxearekin.

Azaroaren 29an, eguerdian, feritako saioa eskainiko dute plazan Xebaxtian Lizaso eta Amets Arzallusek.

Eta abenduan eginen den Bortzirietako taldekako bertso txapelketaren prestaketetan ere hasiak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun