Organo eder bat izateaz harro agertu dira Beran

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 30a

Organo eder bat izatearen harrotasuna izenburupean organo kon­tzertu-hitzaldia eskaini zen urriaren 19an San Esteban elizan. Berako organoa egin zuen Aquilino Amezuaren herio­tzaren mendeu­rrena ere gogoratu zen, bidenabarkoan, Nafa­rroako XXVIII. Organo Zikloaren barrenean zegoen ekitaldi honetan.
 
Lehenik, organoaren xehetasunak kontatu zituen Sergio del Campo adituak eta gero kon­tzertua eskaini zuen Jose Luis Echechipiak, Esther Iñiguez Pas­calen laguntzarekin. Emanaldia pantaila proiekzioarekin osatu zen.
 
NAFARROAKO ORGANO ERROMANTIKO ONENA
Amezua eta Jauregik egina, Nafarroako organo erromantikorik onena izendatua da Berako San Esteban elizakoa. Hiru teklatuko organoaren ondoan, bi mailatako zurezko aulkiteria dago, hagitz ederra. Aquilino Amezuak berak idatzia u­tzi zuen organoa egiterakoan, «atzerritik aurkeztutako obra guziak gaindituko ez balu,organoa gibelara bota­tzeko eskubidea» ematen baitzion aztertu eta onartu behar zuenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun