Autobusa behar duten ateraldirik ez dute eginen aurten eskolan

Joxean ORTEGA 2012ko urriaren 30a

Ez kanpaldirik, ez eguneko irteerarik ez da eginen ikasturte honetan

Murrizketen aroan gauden honetan, bereziki gogorrak diren ba­tzuk jasaten ari gara: Osasungintzan, ikerketan, Hezkuntzan eta bakoitzaren lantokian. Igantziko Eskolan aurten honen kontra egiteko erabaki gogorra hartu dute: ikasturte honetan ez dituzte autobusa behar duten irteerarik eginen: ez kanpaldirik, ezta eguneko irteerarik ere. Neurri honekin Gobernuari presio puntu bat jarri nahi diote. Ikusteko da eragina izanen ote duen ala ez, baina deus egin gabe gelditu baino, nahiago izan dute beren desadostasuna azaldu.
 
Ea denon artean indarrak batuz gure politikariei gure alde egin behar dutela (eta ez bankuen alde) gogoraratzen diegun.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun