Udaleko bandoak

Nerea ALTZURI 2012ko urriaren 30a

Urri hasieran, udale­txetik zenbait dei zabaldu ziren eta hilabete osoan aukera izan da mezu horiei erantzuteko. Hala ere, Herriko Etxetik adierazi digutenez, azaroaren lehenengo astean ere bando horiek indarrean jarraituko dute.
 
Batetik,  su egur lotea eskatzeko aukera dago eta etxe bakoi­tzak lote bat eska dezake. Loteak 30 euroko prezioa du. Eskaerak, He­rriko Etxean egin behar dira azaroaren 9ra bitarte.
 
Bertzalde, azienden aitorpena edo apuntea ere udaletxean egin daiteke eta kasu honetan ere, azaroko lehendabiziko astean aukera dago.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun