Bertze aldetik merkatu solidarioa eginen da frontoian abenduaren 6, 8 eta 9an. Orain arte jendeak emandako hainbat gauza, hagitz aspaldikoak eta balio handikoak, (goatzeko arropa, tapete ttikiak, toailak…) izanen dira salgai. Honetaz aparte, hainbat tresna eta bertako zenbait produktu prezio onean aurkitzeko aukera izanen du jendeak.
Merkatu honetarako, norbaitek zerbait eskaini edo eman nahi balu, telefono honetara deitu: 626788090 edo 948635028.