Txondorra piztuko da azaroaren 11n

Aitor AROTZENA 2012ko urriaren 30a

Baimenak lortu ondoren, hasierako prestaketa lanei hasiera eman diete Arrano elkarteko kideek eta lehen auzolana egin zuten larunbatean Landazelaian, han kokatu baita txondorraren plaza. Egurra puskatu eta pilatu ondotik, txondorra eginen den egunean esku bat botatzeko, txondorraren zainketa lanetan laguntzeko, ikatza biltzeko eta txondorraren in­gu­ruan antolatu nahi dituzten kultur ekitaldien antolakuntzan laguntza eskatu dute. Txondo­rra azaroaren 10ean egin eta azaroaren 11n piztea da asmoa eta Olentzero egunerako, txondo­rran egindako ikatza izatea da erronka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun