Bertze urte batez, Mairu antzerki taldeak Keinu Leihoak antzerki zikloa antolatu du, Udalaren laguntzarekin.
Lehenbiziko saioa urriaren 27an izan zen Kasinon, clown inprobisazioekin.
Azaroaren 1ean, ortzegun arratsaldeko 18:00etan Herio heroi antzezlana eskainiko du Metrokuadroka taldeak Kasinoan.
Azaroaren 2an, ortziral arratseko 22:30ean Barry Barrez & Baltziskueta taldeak Euskalduna naiz eta arraro nago lana taularatuko du Atxaspin.
Bukatzeko, azaroaren 3an, larunbatarekin, Xagu Antzerki taldearen Agur Manhattan izanen da ikusgai 20:30ean Kasinon.