San Fermin elkarteak jubilatuen eguna antolatu du azaroaren 9an. 12:30ean Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan. 13:30ean Aurreskua dantzatuko zaie omenduei Plaza Zaharrean. 14:00etan bazkaria izanen dute frontoian. Bazkarirako izen ematea azaroaren 2a baino lehen egin behar da, Nafarroako Kutxako bulegoan edo San Fermin elkartean.
Bazkalondoan, 16:30 aldera omenaldia eskainiko zaie aurten Diamantezko ezteiak, Urrezko ezteiak eta 85 urte betetzen dituztenei. 17:30ean sariak eta trofeoak banatuko ditu San Fermin Elkarteak. 18:00etan dantzaldia izanen da Salvador Madariagaren eskutik.