Paco Rodriguez dugu ezkerreko argazkian, 850 eta 450 gramo pisatu zituzten onddo dotoreekin. Placido Pacheco eskuinekoan, 9 kiloko sandia edo angurri gozoarekin. Kantton Ttikin, monjen iturri ondoan duen baratzetik bildu zuen ale eder hori eta bertze batzuk. Bero aunitz eta ur gutti behar dute sandiek eta hortaz, uda espeziala izan dute aurten. Pacok ez digu erran zein baratzetik bildu dituen onddoak.