Azaroaren 9an hasiko da Kafe Antzerki Zikloaren 14. edizioa. 22:00etan hasita Beste aldekoak antzezlana eskainiko dute Asisko Urmeneta eta Peio Etxekopar-ek Xuga ostatuan. Euskara batzordeak antolatzen du, Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin.
Azaroaren 16an, Kaxerna gaztetxean izanen da emanaldia 22:00etan. Zehazki, Jon Urraza& Jon Zubiaga Osoronek Morrison eta Gartzia: kultoko antzezlana taularatuko dute.
Azaroaren 23an, azkenik, Bidaxka ostatuan Xentimorik gabe lana eskainiko dute Ramon Agirre eta Inazio Tolosak.