Haur eta gazteen Ipuin lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 30a

Herri Liburutegiak eta Kultur Batzordeak Bor­tzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Hiru mailatan sailkatu dute, adinaren arabera, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 2. maila bitarte. Gaia librea izanen da eta irudimena, txukuntasuna, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko dira. Idazkiak eskuz idatziak izan behar dute, ez dira onartuko idaz­makinaz edota ordenagailuz idatzitakoak. Bor­tzirietako biztanlea izatea beharrezkoa da, baita euskaraz aurkeztea ere. Ipuinak entregatzeko azken eguna azaroaren 30a  izanen da eta sari banaketa abenduaren 14an eginen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun