Azaroaren 10 eta 17an ttikientzat txalaparta ikastaroa antolatu du Ricardo Baroja Ikastetxeko Guraso Elkarteak, Kultur Batzordearen laguntzarekin. Apuntatzen direnekin bi talde eginen dira. 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoak 10:00etatik 11:30era ariko dira eta 8 eta 12 urte artekoak 11:30etik 13:30era, eskolako frontoian. Ikastaroan apuntatzeko epea azaroaren 6an bukatuko da. Matrikulatzeko 012 telefonora deitu behar da eta prezioa 5 eurokoa da. Bere garaian, eskolak plantatu zituen txalaparta ikastaroak, baina guttienez 7-8 urte bazituen antolatu gabe. Berriz ere, ttakun-ttakun!