Lizarren doinua azaroaren 10ean

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 30a

Lizarren Doinua ikusgarria eskeiniko du Oberena dantza taldeak azaroaren 10ean Berako Kultur Etxean 18:00etan. Oberena dantza taldeko ttikiekin egindako lana da, iaz taldearen 70. urteurrenaren karietara aurkezturikoa. Antzerkia eta dantza uztartzen ditu obrak, eta dantzariez gainera, Oberena fanfarreak, txalapartariek, gaiteroek eta erraldoiek parte hartzen dute. Ikusen­tzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zati batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Gure Txokoa dantza taldeak eka­rriko du Berara.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun