Lesakako Jubilatuen Eguna azaroaren 9an ospatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 30a

85 urte bete dituztenak eta Urrezko Ezteiak egin dituzten senar-emazteak omenduko dituzte

Lesakako San Fermin elkarteak Jubilatuen Eguna antolatu du azaroaren 9an. 85 urte bete dituztenak eta aurten 50 urte ezkondurik bete dituzten senar-emazteak omenduko dituzte. Bazkarirako txartelak azaroaren 2a baino lehen hartu behar dira Nafarroako Kutxaren bulegoan edo erretiratuen egoitzan.

Lesakako San Fermin elkarteak jubilatuen eguna antolatu du azaroaren 9an. 12:30ean Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan. 13:30ean Aurreskua dantzatuko zaie omenduei Plaza Zaharrean. 14:00etan bazkaria izanen dute frontoian. Bazkarirako izen ematea azaroaren 2a baino lehen egin behar da, Nafarroako Kutxako bulegoan edo San Fermin elkartean.

Bazkalondoan, 16:30 aldera omenaldia eskainiko zaie aurten Urrezko ezteiak eta 85 urte betetzen dituztenei. 85 urte bete dituztenak, Avelina Alzugarai Portu, Jose Antonio Andueza Larralde, Sahara Hortensia Aracues Arranz, Margarita Aiertza Bereau, Gregoria Galzagorri Jorajuria, Martina Goia Etxepeteleku, Antonio Mendegia Maritxalar eta Victoria Pikabea Alzugarai dira. 50 urte ezkondurik egin dituzten senar-emazteak, berriz, Eusebio Igoa Mitxelena eta Maria Luisa Portu Iraola, Jose Mitxelena Abanz eta Consuelo Aldaraborda Iparragirre eta Enrique Perez Fernandez eta Beatriz Olaetxea Gue dira.

17:30ean sariak eta trofeoak banatuko ditu San Fermin Elkarteak. 18:00etan dantzaldia izanen da Salvador Madariagaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun