Elkarbizitza agiriari buruzko formazio saioa eginen dute urriaren 30ean Beralandetan

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 29a

Arratsaldeko 17:30etik aitzinera kontratu ereduak banatu eta azalpenak emanen dituzte

Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saioa da. Elkarbizitza agiriak zertarako balio duen azaldu eta kontratu ereduak ere jendearen eskura jarriko dituzte. Antolatzaileen ustez ezkontzetan sinatzeko kontratu hauek baliagarriak dira  zainketa baloratu eta familian estereotipoak ez transmititzeko.

Asteartean, urriaren 30ean, arratsaldeko 17:30etik aitzinera elkarbizitza agiriari buruzko formazio saioa eginen da Beralandetan. Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saioa da. Elkarbizitza agiria zer den eta zertarako balio duen ikasteko aukera izanen da eta kontratu ereduak ere banatuko dituzte. Antolatzaileen ustez, beharrezkoa da gizartean elkarbizitza agiriari buruzko informazioa zabaltzea. Ezkontzetan sinatzeko kontratu honen bidez, zainketa gizatasunaren ikuspuntutik baloratzen dela diote. Familian estereotipoak ez transmititzeko eta gizaki autonomoak eta independenteak hezitzeko ere baliagarria da beraien ustez agiria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun