Durangoko David Garcia Gilek irabazi du aurten ere Lizuniagako Igoera

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 29a

Senior mailako podiumean, Garraus, Garcia Gil eta Beuntza, sailkapen orokorrean 12. izan zen Angel Pombar, Gure Txokoako presidentearekin batera. Aitor Arotzena

130 korrikalarik parte hartu zuen Berako lasterketaren 32. edizioan, inoiz baino gehiagok

Joan den urtean bezala, Durangoko David Garcia Gil nagusitu zen urriaren 27an Beran jokatutako XXXII. Lizuniagako Igoeran. Eztegarako pilotalekutik Lizuniagako kaxkora bitarteko 4,9 kilometroak osatzeko 17 minutu eta 21 segundu behar izan zituen. Bigarren, Ion Garraus irundarra izan zen (17:37) eta hirugarren Mikel Albeniz donostiarra (17:44). Korrikalariek euriari eta hotzari aurre egin behar izan zioten, helmugan 6 gradu bertzerik ez baitzuen markatzen termometroak.

Albeniz beteranoen mailako koxkarik gorenera igo zen, sailkapen orokorrean laugarren eta bosgarren izan ziren Frantziako Olorongo François Champagne (18:01) eta Santi San Miguel doneztebarrarekin batera (18:09). Hortaz, sailkapen orokorrean seigarren izan zen Mikel Beuntza ultzamarra izan zen hirugarrena senior mailan (18:18). Denak ere, Abdelfatah Loujari marokoarrak 2008an markatik (16:03) urrun gelditu ziren eta Gure Txokoa elkarteak hurrengo urterako gorde zituen marka hori hobetzeagatik eskaintzen zituen 300 euroak.

Emakumezkoen artean, Naiara Casi donostiarra (22:31) gailendu zitzaion Maika Ariztegi iturendarrari (23:29). Halere, Maikak lehen postua eskuratu zuen beteranoen mailan. Irene Almandoz beratarra izan zen bigarrena senior mailan (23:46) eta Leire Telletxea beratarra hirugarren (24:10). Emakume beteranoetan, Maika Ariztegiren gibeletik, Irene Matxiarena eta Maite Bengoetxea beratarrak sailkatu ziren.

Eskualdeko bertze partehartzaileen artean, Antonio Bru beratarra zazpigarren izan zen sailkapen orokorrean, Joseba Larralde beratarra bederatzigarren, Angel Ponbar beratarra hamabigarren, Angeltxo Aranibar beratarra hamalaugarren, Iñaki Pikabea beratarra hamabosgarren eta Patxi Pikabea beratarra hogeita bederatzigarren.

Markak marka, larunbateko Lizuniagako Igoeraren konturik aipagarriena partehartzea izan zen. Denera 130 korrikalari abiatu baitziren Lizuniagako maldetan goiti, inoiz baino gehiago. Tartean zeuden Manttaleko atletismo eskolako hainbat emakume ere. Proba nagusia baino lehen, ttikienen proba ere egin zen eta hemen ere neska-mutiko aunitzek hartu zuen parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun