Txondorra egiteko ekimena aintzinera doa. Baimenak lortu ondoren, hasierako prestaketa lanei hasiera eman behar diete Arrano elkarteko kideek, bere 25. Urteurreneko ospakizunen barnean. Horretarako, auzolan eguna antolatu dute. Goizeko 9:00etan Landazelaitan egin dute hitzordua, bertan kokatuko baita txondorraren plaza. Egurra puskatu eta pilatzeko gelditu dira eta hurbiltzen direnentzat gosari goxoa ere prestatuko omen dute. Horretaz gain, txondorra eginen den egunean esku bat botatzeko, txondorraren zainketa lanetan laguntzeko, ikatza biltzeko eta txondorraren inguruan antolatu nahi dituzten kultur ekitaldien antolakuntzan aritzeko laguntza eskatu dute. Txondorra azaroaren 10ean egin eta 11n piztea da asmoa. Olentzero egunerako txondorran egindako ikatza edukitzea da erronka.