Keinu Leihoak 2012 antzerki zikloa antolatu du Lesakako Mairu antzerki tailerrak

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 25a

Lehenengo saioan, urriaren 27an, clown inprobisazioak eginen dira

'Clownbalada'rekin emanen zaio hasiera Keinu Lehioak antzerki zikloari. Comandoclown eta Mugabeclown taldeekin izanen da lehenengo saioa. Kasinon, urriaren 27an, arratsaldeko 20:30ean.

Bertze urte batez, Lesakako Mairu antzerki taldeak Keinu Leihoak antzerki zikloa antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Lehenbiziko saioa urriaren 27an, larunbat arratsaldeko 20:30ean izanen da Kasinon. 'Clownbalada' clown inprobisazioak eginen dira, Comandoclown eta Mugabeclown taldeekin.

Bertze saioak:

Azaroaren 1ean, ortzegunean, arratsaldeko 18:00etan 'Herio heroi' antzezlana eskainiko du Metrokuadroka taldeak Kasinoan.

Azaroaren 2an, ortziral arratseko 22:30ean Barry Barrez & Baltziskueta taldeak 'Euskalduna naiz eta arraro nago' lana taularatuko du Atxaspin.

Bukatzeko, azaroaren 3an, larunbatarekin, Xagu Antzerki taldearen 'Agur Manhattan' izanen da ikusgai 20:30ean Kasinon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun