Lizarrako Susana eta Inesek irabazi dute Lesakako emakumezkoen paleta txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 22a

Lehenbiziko lau bikoteak, sari banaketaren ondotik. Jose Mari Telletxea

30-19 irabazi zieten urriaren 20ko finalean Bea eta Janira gazteei

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako azken partidak jokatu ziren urriaren 20an, larunbat arratsaldean, Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta txapelketako azken partidak jokatu ziren urriaren 20an, larunbat arratsaldean, Lesakako udal pilotalekuan.

Final handian, Lizarrako Susana eta Inesek 30 eta 19 nagusitu zitzaien Bea eta Janira gazteei, espero baino lehen erabaki zen partidan.

Hirugarren posturako lehian, Maite eta Saioak 30 eta 22 irabazi zieten Judith eta Edurneri.

Azken partiden ondotik, sari baneketen txanda izan zen. Begoña Taberna frontoiko ostatuko arduradunak, Justo Agirretxe antolatzaileak, Mololo Irigoien pilotariak eta Santiago Oiartzabal Arkupe elkarteko presidenteak banatu zituzten sari ederrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun