25 lagunek ikusi zuten ‘Emakumeak plazan’ dokumentala

TTIPI TTAPA 2012ko urr. 19a, 13:10

25 lagun bildu ziren asteleheneko emanaldian. Utzitako argazkia

Astelehenean eskaini zen Beralandetan eta Arantxa Gurmendi zuzendaria ere bertan izan zen

Emakumeak plazan dokumentala ikusgai izan zen urriaren 15ean, astelehenean Beralandetan. 25 bat lagun bildu ziren emanaldian eta Arantxa Gurmendi dokumentalaren zuzendaria eta bertan parte hartu duten zenbait kirolari ere izan ziren asteleheneko saioan.

Dokumental honen bidez, emakumeak kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko duten aukeraz gain, honek ematen eta sortzen duen nabarmenkeri eta onarpen soziala aldarrikatu nahi izan dute. Herri kirolen bidez, emakumeak eta kirola hizpide bihurtu nahi dituzte, gure gizartean ospatzen diren jardueren elementu nagusi, horrek dakarren nerbio, entrenamendu, estrategia, elkarrizketak, apostuak… guziekin. Horretaz gozatzeko aukera eman eta aldarrikatzen dute, gizonak kontrolatu duten alorrean, emakumeak bere tokia eskatzen baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun