Lesakako Arkupe elkarteak antolatutako emakumezkoen paleta goma txapelketako azken partidak jokatuko dira urriaren 20an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera Lesakako udal pilotalekuan.
Lehenik, hirugarren posturako partida jokatuko dute Judith eta Edurnek, Maite eta Saioaren kontra. Segidan, final handia jokatuko dute Bea eta Janirak, Susana eta Inesen kontra.
Joan den larunbatean, urriaren 13an jokatu ziren finalerdiak. Bea eta Janirak 30 eta 23 irabazi zieten Judith eta Edurneri, eta Susana eta Inesek 30 eta 18 irabazi zieten Maite eta Saioari.