Atez ateko bilketa sistema ezartzearen alde agertu da Berako Udala

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 19a

Aralar eta Bilduren aldeko botoekin eta PNV eta UPNren kontrakoekin

Hondakinen kudeaketan materia organikoa eta errefusak biltzeko atez ateko sistema ezartzearen alde agertu da Berako Udala, Aralar eta Bilduren aldeko botoekin eta PNV eta UPNren kontrakoekin. Aldi berean, baserri auzoetan konposta egitera bultzatuko da.

Hondakinen kudeaketan materia organikoa eta errefusak biltzeko atez ateko sistema ezartzearen alde agertu da Berako Udala, Aralar eta Bilduren aldeko botoekin eta PNV eta UPNren kontrakoekin. Aldi berean, baserri auzoetan konposta egitera bultzatuko da.

PNV bosgarren kontenedorearen alde dago eta Santi Altzuguren zinegotziak aipatu zuenez, «atez ateko sistema jarri duten herrietan usain txarra, zikina… azkenean jendeak bertze herrietara eramaten du zaborra». Marisol Taberna alkateak adierazi zuenez, «gaia oso inportantea da eta jendeari kontzientziatu egin behar zaio, utzikeria ezin da bultzatu».

UPNko Juan Losak, bere aldetik, ateaz atekoa «Bilduren proiektu izarra» dela adierazi zuen. Honi erantzunez, «Italian, Katalunian, Madrilen egiten da, horrela hitz egiten du datuak ikusi ez dituelako» adierazi zuen Bilduko Jose Mari Portuk, birziklatzeko atez ateko sistemak eragina handiagoa duela gogoraraziz. Aralarreko Nekane Perez erranetan, berriz, «apostua egin da eredu honengatik hoberena delako, ez behartuak, ikusirik birziklapenaren kopurua eta gastua».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun