Bankako Menditarrak taldeak emanaldia eskainiko du igandean Lesakako San Martin elizan, Udalak eta Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak antolatuta. Bankakoek igande goizeko 11:00etako meza nagusia lagunduko dute eta ondoren kontzertu bat eskainiko dute.