“Organo eder bat izatearen harrotasuna” izenburupean organo kontzertu-hitzaldia eskainiko da urriaren 19an, ortziral arratsa,deko 19:00etatik aitzinera berako San Esteban elizan. Berako organoa egin zuen Aquilino Amezuaren heriotzaren mendeurrena ere gogoratuko da, Nafarroako XXVIII. Organo Zikloaren barrenean dagoen ekitaldi honetan.
Lehenik, Berako organoaren xehetasunak kontatuko ditu Sergio del Campok, organoa egin zuen Aquilino Amezua hil zela ehun urte bete direla gogoratuz (1912-2012). Segidan, organo kontzertua eskainiko du Jose Luis Echechipiak. Louis A.J. Lefebure-Velyren Andante “Choeur de Voix humaines” joko du lehenik, Berako organoaren “giza ahots” eztabaidatuaren ohoretan eta gero, Louis Vierneren 2. Sinfonia, Op. 20. Emanaldia pantaila proiekzioarekin osatuko da.