Lizuniagako Igoeraren 32. edizioa jokatuko da urriaren 27an, 17:00etatik aitzinera. Iaz bezala, denborak txiparekin hartuko dira eta izen emateak, Iamotenean egun berean ez ezik Internetez egiteko aukera bada, kirolprobak.com webgunean. Gure Txokoako bazkideek 3 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 5 euro. 14 urtetik goitikoei zuzendutako lasterketa da. Aitzinetik, 16:00etan, haurren krosa eginen da. Gainerakoan, betiko ibilbidea izanen dute korrikalariek, 4,9 kilometrokoa Eztegara eta Lizuniagako kaxkoaren artean, %6,6ko banaz bertzeko maldarekin. 16 minutu eta 3 segunduko marka hobetzen duenarentzat 300 euroko saria izanen da. Lasterketa ondoren, luntxa eskainiko da eta zozketak eginen dira.