Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna prestatzeko bilera eginen da urriaren 18an Lesakan

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 17a

Ortzegun arratsaldeko 19:00eta Herriko Etxean

Azaroaren 25a, Nazioarteko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela-eta, ekitaldi ezberdinak antolatu nahi ditu azaroan Lesakako Udalak. Horretarako, urriaren 18an, ortzegun arratsaldeko 19:00etan batzorde irekia deitu dute Udaletxeko batzorde gelan. Bertara, nahi duen edonor etor daiteke, gazte, heldu, emakume zein gizon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun