Aurtengo bestak dagoeneko joan dira, baina denok gogoratzen ditugu oraindik: gazteek antolatutako Gran-Prix-ak arrakasta itzela izan zuen eta herritarren artean sortutako ikusmina nabaritu zen: jende saldoa joaten zen parte hartu zuten 20 gazte, antolatzaile eta epaileen gibeletik, ea hurrengo proba zein izanen zen ikusteko eta gozatzeko irrikaz. Aurten bortz ostatu izan ditugu herrian, Guraso Elkarteak Zentroan Eskolako Ostatua paratu baitzuen: irakasleek eta gurasoek(gehienek) lagundu zuten eta bestetan ere lan pixka bat egin zuten. Aski ostatu polita egin zuten argazkian ikusten den bezala. Zirkoa, kontzertuak, Herri kirolak, pilota eta pala partidak, toka, gaiteroak, trikitrilariak, dantzak, dantza-jazz, mus, partxis, kankailu eta buruhaundiak, zinea, muxikoak, puzgarriak, Herri Bazkaria (aurten ere haurrek berea izan dute!!), bertsoak, zezen-suzkoa,.. denetatik!!
Heldu den asteartean, urriroaren 23an, Udaletxean egingo den bilerara, nahi duen guztia Bestetako Balorazioa egitera etortzen ahal da: iradokizunak, kexak, proposamenak, e.a. ekartzen ahal dira heldu den urteko bestak aurtengoak baino hobeak izateko!!
Eta orain, hurrengo urtekoak itxaron behar.. Guttiago falta da!.