Onddo bila dabiltzanak, zareak ederki beteta etortzen dira gehienak. Onddoa atera da eta zaletuek, mendian itzulixka egin bidenabar, produktu preziatu hau ekartzen dute etxera. Aski frexkoak ditugu hauek…xehetu eta jan aintzinetik ateritako argazkia da, tartean, ia kiloko piezaren bat ere bai. Baserritarren egunean, tenoreko jaki honek ere seguru hainbat postu edertuko dituztela!